Bertso

beizama
_
Beizama, Gipuzkoa
1987ko uztailaren 27an, astelehenean
Anjel Mari Peñagarikano

_
I
Baso batean lantzaz
ta geziz josia,
aurkitu zuten zure
gorputz biluzia;
Ines ta Alejandrok
¡hura oinazial,
hori zenuen zure
irrika guzia
martiri baten gisan
eskeini bizia.

II
Beizamako zeruan
¡horra zenbat laino!;
negar jasa dakarte
begietarano;
bainan zertan goibeldu
horrenbesteraino?;
handiagorikan, zer
izan da guardaino
sendi baten martir bat
izatea baino?

III
Asteartez begira
zeruko izarrei
estaltzera zetozten
Coca-tik bi odei;
ta zuk denen gainetik
egin zenigun dei,
erregutuaz lagun
ta etxeko senidei,
barka genezaiela
zu hil zintuztenei.

IV
Betiko atsedena
orain erregali;
behar dugun laguntza
zuk handik bidali
mixiolari, gotzai
naiz ta laino tartean
izar bat estali,
zure argia ez da
oraindik itzali.

V
Naiz azkena aurkitu
armekin erasoz,
besarkadatzen ditut
bihotz eta besoz;
zeruan zaudelako
guk hartzen dugu poz
agur osaba, agur,
abestiz ta bertsoz;
noizbait bilduko geran
itxaropen osoz.